sábado, 9 de febrero de 2008

AMERIKAREN USTIAPENAK ETA EUROPAKO ALDAKETA EKONOMIKOAK(3)



Merkataritza kapitalismoarekin batera, monarkia edo herrialdeen indar politikoa bermatzen zuen teoria (edo politika) ekonomikoa zabaldu zen Europan, merkantilismoa hain zuzen. Aberastasunak ahalik eta gehien pilatzea zuen helburu. Izan ere, Estatu absolutuek finantza baliabide handiak behar zituzten: ejertzito iraunkorra eta itsas armada mantentzeko, administrazioa eta funtzionarioak ordaintzeko, kanpoko gerrei ekiteko eta gorteetako luxua sostengatzeko. XVI. mende inguruan sortu eta XVII.ean garatu zen Europako monarkietan.

Merkantilismoa izeneko politika ekonomikoa bi era ezberdinetan eraman zen aurrera. Bullionismo izeneko teoria ekonomikoaren arabera, esaterako, metal preziatuak biltzen ziren (Espainian erabili zen: urrea eta zilarra). Bestalde, protekzionismo ekonomikoa. Ekonomi politika honek hiru helburu nagusi zituen: bertan asko produzitu, atzerrian gutxi erosi eta herrialdea bere burua hornitzeko gai izatea. Ekintza horiekin batera, atzerriko produktuei zergak kobratzen zizkieten mugetan, herrialdeko ekoizpena (artisautza) eta merkataritza babesteko asmoz.

Ikus daitekeen bezala, Amerikaren konkistak hainbat eta hainbat aldaketa ekonomiko eragin zituen, Ozeanoz bestaldeko merkataritza zela medio batez ere. Alde batetik, aberastasun ikaragarriak lortu ziren (metal preziatuak, espezieak…). Bestalde, hainbat lurralderen konkistak zirela eta, hauen administrazio eta antolaketarako erregeorderriak sortu ziren. Horrez gain, merkataritza garatu zen eta sistema ekonomiko berria, hasierako kapitalismoa, sortu zen hirietan. Gainera, Merkantilismoa deritzon teoria ekonomikoa hedatu zen Europa osoan, eta monarkia absolutuen oinarri ekonomiak antolatzeko tresna bihurtu zen. Beraz, guzti honek sekulako eragina izan zuen ekonomian bereziki eta baita gizartean ere.

AMERIKAREN USTIAPENAK ETA EUROPAKO ALDAKETA EKONOMIKOAK(2)

Amerikaren konkista eta ustiapenak zirela medio, Europan egitura ekonomikoan aldaketak eman ziren. XVI. mendean nekazaritza jarduera nagusia zen eta jendea hirietatik kanpo bizi zen. Kalkulu batzuen arabera, landan europar biztanleriaren %70 baino gehiago bizi zen. Hala ere, hiriak garatu egin ziren eta landetan nekazaritza ere.

Mundu Berriaren konkistarekin, aldiz, merkataritza eta artisautza indartu ziren. Hasiera batean Mediterraneo itsasoa merkataritza gune nagusia bazen ere, ozeanoz bestaldeko merkataritza garatu eta Amerika, Afrika eta Asiara egin ziren ibilbide nagusiak, merkataritza triangeluarra izenekoa garatuz. “Zirkuitu” horretan Amerikako metal preziatu eta espezieen kantitateak gora egin zuen (inportazioak). Bestalde, Europako artisautzan jarduera nagusiak oihalgintza, metalurgia eta zuraren industria izan ziren, eta Afrika eta Amerikara esportatu ziren.

Europa, Amerika eta Asia arteko trukeek sistema ekonomiko berri baten sorrera ekarri zuten, hirietan batez ere: hasierako kapitalismoa edo kapitalismo primitiboa. Orduantxe sortu ziren hain zuzen ere lehenengo kapitalak. Ekonomi trukeetan ordurako ezagunak ziren kreditu-motak erabili ziren. Alde batetik ordaindukoa, zorra onartu eta dataren konpromisoa hartzea zen. Kanbio-letra, aldiz, data eta diru kopuru jakina beste hiri batean ordaintzeko idatzizko promesa zen.

Lehenago aipatutako aldaketekin batera, metalen eraginez bereziki, beste batzuk ere izan ziren. Alde batetik, sozietate komanditarioak sortu ziren, hainbat merkatarik euren barkuak eta kapitalak elkartu zituzten itsas bidaiak edo enpresak egiteko. Gainera, estatuak kredituak eskatzen hasi ziren ejertzitoak eta gerrak ordaintzeko.

AMERIKAREN USTIAPENAK ETA EUROPAKO ALDAKETA EKONOMIKOAK




XVI. mendean, europarrek (espainiarrak eta portugesak) Amerika aurkitu ostean


Hasierako kapitalismoa eta merkantilismoa aldaketen ondorio izan ziren


XV. mendearen amaieran hasitako Aurkikuntza Handiek ondorio ekonomiko nabarmenak ekarri zituzten Europa eta Amerikara. Alde batetik, hiriak garatu ziren. Hala ere, nekazaritza izan zen jarduera ekonomiko nagusia XIX eta XX. mendeetan industrializazio garatu zen arte. Amerikaren aurkikuntzak merkataritza eta honekin batera artisautzaren garapena ekarri zituen. Bestalde, sistema feudalaren aldaketa eman zen, basailutza hain zuzen. Hirietan dena den, basailutza arindu eta lanarekin eta salerosketarekin lotuago zeuden harremanak sortu ziren. Eta horrez gain, feudalismoak jarraitu zuen arren, monarkia absolutuen ekonomi antolakuntza berria eratu zen hirien, herrialdeen eta kontinenteen arteko trukeetan.

Arrazoi ekonomikoak zirela eta, europarrek ozeanoz bestaldeko merkataritzari ekin zioten metal preziatuen eta espezieen bila. Honetan turkiarrek Konstantinopla konkistatzeak eragin handia izan zuen. Izan ere, hauek Mediterraneo ozeanoko ibilbidea itxi eta europarrek Ozeano Atlantikoa zeharkatzean Amerikarekin topo egin zuten 1492an. Honela, Amerika, Asia eta Afrikara egin ziren bidai ezberdinak zirela medio, Mediterraneoaren merkataritza zabaldu zen nabarmen, Itsaso Gorria eta Ozeano Indikoa ekialdean eta Ozeano Atlantikoa mendebaldean.

Europarrek (espainiarrak eta portugesak) Amerikara heltzean, ondorio ekonomikoak eragin zituzten. Hainbat lurralderen konkistaren ondoren, kontinentearen ustiapen ekonomikoari ekin zioten. Nekazaritza eta abeltzaintzan Enkomienda sistema erabiliz aritzen ziren lanean. Jarduteko era hau basailutza feudalaren ezarpena izan zen. Egoera horretan indigenek lana egiten zuten. Horren truke konkistatzaileek babesa eman eta fede katolikoa irakasteko.

Meatzaritzan, bestalde, zilar meatze garrantzitsuenak Potosin (Bolivia) eta Zacatecasen (Mexiko) zeuden. Indigenek meategiak ustiatu eta jainkoei eskaini ohi zizkieten irabaziak (mita sistema). Europarrek lan sistema hau aprobetxatu eta eurentzako hartzen zituzten metalak, indigenek jainkoentzako zirela pentsatzen zutelarik.