sábado, 9 de febrero de 2008

AMERIKAREN USTIAPENAK ETA EUROPAKO ALDAKETA EKONOMIKOAK(2)

Amerikaren konkista eta ustiapenak zirela medio, Europan egitura ekonomikoan aldaketak eman ziren. XVI. mendean nekazaritza jarduera nagusia zen eta jendea hirietatik kanpo bizi zen. Kalkulu batzuen arabera, landan europar biztanleriaren %70 baino gehiago bizi zen. Hala ere, hiriak garatu egin ziren eta landetan nekazaritza ere.

Mundu Berriaren konkistarekin, aldiz, merkataritza eta artisautza indartu ziren. Hasiera batean Mediterraneo itsasoa merkataritza gune nagusia bazen ere, ozeanoz bestaldeko merkataritza garatu eta Amerika, Afrika eta Asiara egin ziren ibilbide nagusiak, merkataritza triangeluarra izenekoa garatuz. “Zirkuitu” horretan Amerikako metal preziatu eta espezieen kantitateak gora egin zuen (inportazioak). Bestalde, Europako artisautzan jarduera nagusiak oihalgintza, metalurgia eta zuraren industria izan ziren, eta Afrika eta Amerikara esportatu ziren.

Europa, Amerika eta Asia arteko trukeek sistema ekonomiko berri baten sorrera ekarri zuten, hirietan batez ere: hasierako kapitalismoa edo kapitalismo primitiboa. Orduantxe sortu ziren hain zuzen ere lehenengo kapitalak. Ekonomi trukeetan ordurako ezagunak ziren kreditu-motak erabili ziren. Alde batetik ordaindukoa, zorra onartu eta dataren konpromisoa hartzea zen. Kanbio-letra, aldiz, data eta diru kopuru jakina beste hiri batean ordaintzeko idatzizko promesa zen.

Lehenago aipatutako aldaketekin batera, metalen eraginez bereziki, beste batzuk ere izan ziren. Alde batetik, sozietate komanditarioak sortu ziren, hainbat merkatarik euren barkuak eta kapitalak elkartu zituzten itsas bidaiak edo enpresak egiteko. Gainera, estatuak kredituak eskatzen hasi ziren ejertzitoak eta gerrak ordaintzeko.

No hay comentarios: